7. JARDUNALDIA: COYBI SUMINISTROS 46 - 61 EGON-TOKI TOJU A
- Jon Uriarte
- 16 nov 2016
- 1 Min. de lectura

BANAN-BANAN, JADA SEI.
Partidu gogorra, kontaktu askokoa eta zelai zail batean jokatu genuena aurreko igandean Odon de Apraizen.
Saskiratze trukaketa batekin hasi zen partidua, baino gureek errazago lortzen zituzten puntuak, diferentzia bat ezarriz jada markagailuan. 10-18.
Hurrengo 10 minutuak lehiatuenak izan ziren, etxekoek irabazi zuten laurden bakarra izanik. Laurdeneko 2 momentutan 2 eta 3 puntutara jartzea lortu zuten, baino gureek ez ziren makaldu eta berriz ere diferentzia handitzea lortu zuten. Atsedenaldian 26-31.
Omen, atsedenak on egin zigun, nahiz eta lehenengo saskiratzea etxekoen alde izan, gureek 0 eta 8ko partzial bat lortu eta markagailuko diferentzia 11 puntutan ezartzea lortu zuten, hura mantenduz hurrengo minutuetan zehar. 34-47 laurden amaieran.
Azken laurdenaren hasiera kaxkarra izan zen. Jada partidua irabazita geneukala pentsatzen genuen, baino hemen amaiera bitartean uneoro borrokatu behar da. 5. minuturarte ez genuen saskiratzerik lortu, baino ez ginen txarto aritu defentsan, 4 puntu lortuz soilik aurkariak. Horren ostean, saskiratze trukaketa, liskar txiki bat eta amaiera. Amaieran, 46-61.
Lidergoaren bila! Larunbatean 20.00tan Samaniego. ZUEN ZAIN!!!!
1, 2, 3; TOJU!
PARCIALES: (10-18) (16-13) (8-16) (12-14)
ANOTADORES:
Egon-Toki Toju A: A. Ganzabal (5), I. Fernández (11), M. Uriarte (10), A. Gómez (6), D. Blanco (10), J. Uriarte (9), A. Moreira (7), A. Alonso (3), A. Valentín (0), A. Mangana (-),E. Sarmiento (-), D. Fernández (-), M. García (-)
Comentarios